ERREKLAMAZIOAK / IRADOKIZUNAK EGITEKO PROTOKOLOA
AZPEITIKO IKASTOLA KARMELO ETXEGARAI-n eskaintzen dugun hezkuntza zerbitzuaren kalitate maila etengabe hobetzen saiatzen gara. Horretarako, ikasle, irakasle, langile zein gurasoen partaidetza bultzatzen dugu.
Hala, Ikastolan ohiko harremanetan ematen diren egoera zehatz eta bereziak baloratzeko, edo zure iritzi, kexa, iradokizun nahiz erreklamazioak guri hel arazteko, aukera hauetako bat erabil dezakezu:
-Erreklamazio / iradokizun orria eskuratu (idazkaritzan edo web orrian), bete eta idazkaritzan edo ikastolako buzoian utzi.
-Erreklamazio / iradokizun formularioa on-line bete (ikastolako web orri honetan).