AURKEZPENA ETA HISTORIA

1965 – 66 ikasturtean sortu zen Azpeitian ikastola. Bailararik euskaldunena izanik, ez zuen beste zenbaitek bezain gogor sentitu euskara eta euskal izaeraren beherakada. Era berean beroni eusteko ahalegina ere ez zen hasera hartan hain aintzindari izan. Ikastolaren sorreran ere ez zen lehenetakoa izan baina berehala zen besteen atzetik, Azkoiti eta Zestoarekin elkartuta, Izarraizpe Irakaskuntza Kooperatiba sortu zelarik.
Auzolana eta borondatea izan ziren urte askotako euskarririk sendoenak. Gurasoak, irakasle-andereñoak, Eliza bera eta herritar asko,... denak bat eginda.
Dena egiteko zegoen: ikastetxea, irakasleak falta, metodologia, programazioa, liburuak,... hanka-sartze ugari eginez baina lanerako borondate itsuak eta elkartasun sendoaz oztopoak gaindituz. Ibilian bide eginez eta elur pelotak egiten duen antzera, piskanaka-piskanaka gero eta neurri handiagoak hartuz.

Publifikazio prozesua zela eta, egitura juridikoa aldatu zuen 90. hamarkadan, "Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai” izenarekin geratuz.

Gaur egun Azpeitiko Ikastolak bi eraikin ditu:
-    Euskal Herria kalekoa. Bertan daude, besteak beste: Haur Hezkuntzako ikasgelak, Zuzendaritza bulegoa, Idazkaritza, Laguntza gela, Psikomotrizitate gela,  Jangela eta Logela.
-    Perdillegi kalekoa. Bertan daude, besteak beste: Lehen Hezkuntzako ikasgelak, Ikasketa buruaren bulegoa, Kontsultorearen bulegoa, Guraso Elkartearen gela, Laguntza gelak, Informatika gelak, Musika gela, Psikomotrizitate gela, Gorputz Hezkuntza aretoa, Liburutegia, Irrati emisora eta Jangela.