IKASTOLAREN HEZKUNTZA ESKAINTZA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik bi eraikin ditu. Bertan, kurtso hauek eskaintzen dira:

Eskaintza honek ezaugarri hauek ditu:

HAUR HEZKUNTZA

(Euskal Herria kalean)

LEHEN HEZKUNTZA

( Perdillegi kalean)

 HH – 2 URTE  (3 gela)

LH 1 (4 gela)

HH – 3 URTE  (4 gela)

LH 2 (3 gela)

HH – 4 URTE  (4 gela)

LH 3 (3 gela)

HH – 5 URTE  (4 gela)

LH 4 (5 gela)

 

LH 5 (5 gela)

 

LH 6 (4 gela)

 

Gela egonkorra (Eguzki-lore)


a) Ikaskuntza-irakaskuntza

  • Kalitatea Gestionatzeko Sistemaz bideratutako prozesuetan oinarrituta egotea.
  • Gizartearen beharrei erantzuteko Proiektu eta Programa pedagogiko desberdinetan murgildutako irakasleria izatea.

b) Hizkuntzak

Euskara oinarri hartuta, eta “Hizkuntza Proiektua” dokumentuan jasotakoaren arabera beste hizkuntza eta kulturetara zabalik izatea:

  • D hizkuntza eredua.
  • Ingelesa:

           . klaseak 3 urtetik hasita. 

. Arte Hezkuntza ingelesez LHko maila guztietan.

. Hizkuntza laguntzaile natiboa LH 3, 4, 5 eta 6. mailetan.

  • Gaztelania, 1go. mailatik hasita.

 

c) Aholkularitza eta laguntza zerbitzua

Tutore eta irakasleekin batera, ikasleek garapen ebolutibo orokorrean eduki ditzaketen gorabeherak aztertu eta bideratzeko, lan taldea:

  • Bi aholkulari.
  • Entzumena eta Mintzaera irakaslea (EMI).
  • Pedagogia Terapeutikako irakasleak (PTE).
  • Hezkuntza Laguntzarako Espezialistak (HLE).

d) Instalazio eta zerbitzu egokiak

  • Barruko  ekintzak burutzeko gimnasilekua, psikomotrizitate gelak, liburutegia, musika gela, ikasketa eremu gelak…
  • Kanpoko ekintzak burutzeko jolastokiak.
  • Frontoi estalia.
  • Ikastolako irrati emisora, Txalaparta (Ikastolako Blog-etan).
  • Garraioa.
  • Jangelak.
  • Zaintza.

 

e) Eskolaz kanpoko ekintzak

Zutarri Guraso Elkarteak ekintza desberdinak antolatzen ditu ikasleentzat: kirolak eta hainbat tailer.

Herri mailan antolatzen diren ekintzetan ere gure ikasleak parte hartzera bultzatzen ditugu.