MARTXOAK 21 ETA APIRILAK 2

Martxoaren 21a eta Apirilak 2a egun bereziak izan dira. Down Sindromearen Nazioarteko Eguna eta  Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatu ditugu. Sentsibilizatzeko bi egunetan ekintza bereziak burutu dira.

Ondorengo link desberdinetan dituzue ikusgai:

HAUR HEZKUNTZA ARGAZKIAK

HAUR HEZKUNTZA DANTZAN

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOA

LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOA

 

 

 

KIROL EGOKITUA - SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federaziotik etorri ziren atzo, martxoak 31. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin kirol egokituaren inguruko sentsibilizazio jardunaldi bat izan zuten. Saioaren helburuak, ikasleek gizartean elkarrekin bizikidetzan dauden urritasun mota ezberdinak ezagutzea, bizitzea eta ulertzen saiatzea izan ziren besteak beste. Goiz ederra igaro zuten, jolas/ariketa desberdinak burutu zituztelarik.

Bideoa edota argazkiak ikusi nahi izanez gero egin klik!

 

 

 

GURASO ESKOLAK II

Familientzako hitzaldiekin jarraitzen dugu. Asteazkenean Hazkunde elkarteko Itsaso eta Maddiren eskutik "Nola ez galdu mundu birtualean?" hitzaldi oso interesgarria izan genuen. Bertaratutako familiek adi entzun zituzten azalpen guztiak.

Hurrengo asteazkenean, Martxoak 30, hitzaldi ziklo honetako azkena izango dugu, HIRUKI LARROSA elkartearen eskutik.

Gaia: NOLA HEZI GURE SEME-ALABAK TRATU HONETAN?

 

 

 

 

 

IPUINETAN EZ BEZALA!

Popatik musika bandak "IPUINETAN EZ BEZALA" abestia sortu du Naizen (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) elkartearen urtemuga dela eta. Naiz irratiak, abestia oinarri harturik, challenge baterako deialdia egin zuen. Egin beharrekoa zera zen: abestiari estrofa gehitu edota abestia birmoldatu.

Urko EgaƱa bertsolari azpeitiarrak, erronka onartzea erabaki eta bertso sorta eder bat egin zuen. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko ikasle eta irakasleak Urkok eginiko bertsoei, irudiak eta ahotsa jartzera animatu ginen; horrela elkarlanean erronkan parte hartzera animatuz.

Aipamen berezia jaso dugu; alde batetik bertso sortagatik eta bestetik eginiko lanagatik.

Bideoa ikusi nahi? egin klik HEMEN

 

 

GURASO ESKOLAK

Asteazkenean ekin genion Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n Udalak eta ikastetxeen artean antolaturiko Guraso Eskolen zikloari. Lehen saioan Luis Legorburu izan genuen hizlari Eskuhartze Goiztiarraren inguruan; oso hitzaldi interegarria izan zen, hala adierazi dute bertaratu ziren familiek.

Hurrengo astean Hazkunde elkarteko kide den Itxasoren eskutik "NOLA EZ GALDU MUNDU BIRTUALEAN?"  hitzaldia izango dugu. 

Animatu parte hartzera! Perdillegi eraikineko Psikomotrizitate gelan izango da 18:00etan hasita, euskaraz.