Sartu

HAUR HEZKUNTZAKO ORDEZKARIA MUGIMENDU AUTONOMOKO JUNTADIZOETAN

2021-22 ikasturtea hastearekin batera, Berritzegune nagusiak, Mugimendu Autonomoaren baitan, Erkidego mailako juntadizoak antolatu ditu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako irakasleria, 2016-17 ikasturteaz geroztik mugimendu autonomoaren baitan dabil buru belarri lanean. Egitasmoan parte hartu duten urte guzti hauetan, berritzegunetik jarraipena egitera etorri dira, formazio desberdinetan parte hartu dute... 

Aurten juntadizo hauetara joateko aukera izango dute haur hezkuntzako bi irakaslek; hilean behin beste eskoletakoekin gai desderdinen inguruan iritzi eta pasadizoak partekatzeko aukera izango dute Nere Indaren gidaritzapean. Han jasoriko informazio guztia beste irakasleekin lantzeko ardura izango dute. 

Joan zen astean, Azpeitiko Soreasun elkartu ziren metodologia honetan hasi berri diren edota hasteko interesa duten eskola desberdinetako hezitzaileak. Nere Indaren gonbidapena onartuaz, gure ikastolatik ordezkari bat joan zen urte guzti hauetako bizipenak kontatzera.

Gure ikastolako ateak zabalik daude nahi duen ororentzat! 

Haur Hezkuntzako metodologian hobetzen goaz, sakontzen! eta esan, iazko ikasturte amaieran gurasoen laguntzarekin eraikineko geletan berrikuntzak izan genituela. Laster izango duzue bideoa ikusgai! 

 

LAGUN ONAK MENDI BAZKUNA - IRAILEKO ERRONKA

Kaixo.

Uda pasa da eta berriro ere Lagun Onak M.B.-ak iazko ikasturtean martxan jarri zuen hileroko erronkei ekin dio. Argazkian dituzue iraileko gazte erronkako gailurrak. Animatu!

 

2021-22 IKASTURTEA

Kaixo

Hemen dituzue 2021-22 ikasturteko egutegia eta irailean zuen seme-alabek beharko duten material zerrenda:

EGUTEGIA

MATERIAL ZERRENDA

 

 

 

 

ANTZERKIAK HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEI

2020-21 ikasturteko azken hiruhilekoan Lehen zikloko ikasleek Euskarako ikasgaian ipuin desberdinak landu dituzte. Lan asko egin dute eta amaiera gisa, lehengo astean Ikastolako txikienei emanaldia eskaintzera etorri ziren.

Horren islada duzue hurrengo bideoa: Antzerkiak Haur Hezkuntzakoei

Hurrengo ikasturtean ere zuen zain izango gara! Etorri berriz ere! Muxuak eta eskerrik asko guztioi.

 

 

AGUR 2020-21 IKASTURTEARI!

2020 - 21 ikasturtea amaitu da gure ikasleentzat eta aste guztian zehar eta bereziki gaur, egun berezia izan da guztiontzat. Jolasak, dantzak, musika etab. izan dugu eta zuek ere gurekin ondo pasatzea nahiko genuke. Animatzen bazarete ikusi argazki eta bideoak!

HAUR HEZKUNTZAKO DANTZA JAIALDIA eta ARGAZKIAK

LEHEN HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOKOEN ASTE BEREZIA

LEHEN HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOKOEN ARGAZKIAK

LEHEN HEZKUNTZAKO HIRUGARREN ZIKLOKOEN ARGAZKIAK

Ondo-ondo pasa oporrak eta Irailerarte!