Sartu

INAUTERIAK 20-21

 

Hau da Lolita, Sarralle Buruhandi… makina bat kantu ditugu Azpeitian inauteriekin lotuta entzungai. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n ere gaur, Otsailak 12, goizean goizetik musikaz girotuta ekin diogu festari.

Era askotako mozorroak ikusi ditugu; Haur Hezkuntzan proiektuarekin loturiko taldekako mozorroak eta Lehen Hezkuntzan berriz bakoitzaren nahien eta gustokoen araberakoak.

Ikusi-ikusi egunean zehar atera ditugun argazkiak: HH eta LH

Ezin ahaztu, Zutarri Guraso Elkarteak goizean bi eta hiru urtekoentzat prestaturiko hamaiketakoa eta  arratsaldean gainerakoentzat prestaturiko askari goxoa;  ikasle eta irakasleek berau dastatzeko aukera paregabea izan dugu.

Ea hurrengo urtean osasun egoerak usten duen eta gurasoekin batera festan murgiltzeko aukera izaten dugun!!

Ondo pasa Inauteri festak!!!

HH INAUTERIETARAKO PRESTATZEN

 

Ostegun gizen, ostiral mehe... Haur Hezkuntzakoak  inauterietan murgildurik dabiltza. Biharko prestaturik dituzten mozorroak proeiktuarekin loturik daude eta begira-begira elkarlanean zein artelan politak egin dituzten.

Bihar taldeko eta ekintzako argazkiak izango dituzue ikusgai!

 

BARRURA BEGIRATZEKO LEIHOAK

Atzo, San Sebastian egunean, Uztarria herri aldizkarian Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko metodologiaren inguruan erreportai bat agertu zen. Aurrematrikulazio garai honetan Ikastolako eguneroko funtzionamendua nolakoa dugun argi eta garbi isladatzen du. Animatu eta irakurri!

Hemen duzue linka: https://uztarria.eus/azpeitia/1610989712965-barrura-begiratzeko-leihoak

 

 

20-21 IKASTURTEKO DANBORRADA

Iritsi da eguna, San Sebastian bezpera, eta Azpetiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko ikasleak danborrada festa egin dute. Goizean txikienen txanda izan da, HH2 eta HH3 urtekoena hain zuzen ere, eta arratsaldean beste guztiena.

Goizean goizetik ez da musikarik falta izan gure  ikastolan; hau dek hau, San Sebastian martxa, Goizeko Izarra…

Gozatu ederra hartu dute gure ikasleek. Era berean, zuen gustokoak izatea espero dugu jarraian dituzuen albunak: HH eta LH

GORA SAN SEBASTIANAK!