ASIER SERRANOREN BISITA
Gaur, azaroak 28, Asier Serrano abeslari eta idazlearen bisita izan dugu Ikastolan. 2023-24 ikasturteko idazleak ikastetxeetan programari esker etorri da guregana. Idaz eta irakur zaletasuna bultzatu asmoz, solasean aritu da hirugarren zikloko Artibai eta Nerbioi taldeetako ikasleekin. Bere bizipen eta hitzak bakarrik ez, abestiak ere entzuteko aukera paregabea izan dugu. Eskerrik asko Asier gurekin izateagatik!
INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroaren 25ean Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, baina larunbata izanik, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n gaur egin dira askotariko ekintzak: hormairudiak, bideoen gaineko hausnarketak...
Ondorengo argazki albunean ikus ditzakezue zenbait argazki: ARGAZKIAK
AZAROAK 20 - HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA
“Haur guztiek dute familian hazteko eskubidea” lelopean azaroak 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako ikasleak, egun honi ikusgarritasuna eman asmoz etxeko zapatilekin egon ziren Ikastolan. Momentu honetan Espainian ia 17.000 haur eta nerabe dira Haurren Babeserako Egoitzetan daudenak, horietako asko beraien etxean hartuko dituzten familia bat itxaroten.
Gari Garaialderen '...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei' erakusketa ikusgai Perdillegin
...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei argazki erakusketa ikusgai izango dugu datozen egunetan Perdillegi eraikineko sarreran.
Gari Garaialde argazki kazetariak Bidasoako mugara iristen diren migratzaileei ateratako argazkiek osatzen dute erakusketa. Bidea ez da erraza; bidaiak jendea jan egiten du; gizon-emakumeak akabatzen ditu. Horiek dira Irunen ditugunak. Telebistan hain urrun ikusten ditugun horiek berak dira Irunera iristen direnak, egunero.
Bidea ez da erraza ez gizonezkoentzako eta ez emakumezkoentzako. Emakumeek ere bidea egiten dute, bakarrik batzuetan, ume txikiekin besteetan…
Bidea bera da zailtasunik handiena; Garik argazki hauen bidez emakume horiek ikusgarri egiteko saio bat egin nahi izan du.
EGIN NIREKIN ERE EUSKARAZ!
UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) EGIN NIREKIN ERE EUSKARAZ kanpaina martxan jarri du.
Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du kanpainak.
Eskolan ea animatzen garen geure kartel propioa sortzera!
Irudiaren gainean klik eginez kanpainaren bideoa ikus dezakezue.