EUSKARA ETA KULTURARTEKOTASUNA AZPEITIAN
Atzo, irailaren 6a, Euskara eta kulturartekotasuna Azpeitian egitasmoaren aurkezpena izan genuen. Ekimen hau martxan jarri da herriko heziguneetan, Uemak eta Huhezik sustatuta eta Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Egitasmoaren helburua zehatza da: euskara komunikatzeko tresna gisa indartzea, eta euskaraz ez dakiten herrikideei komunikazioa errazteko erremintak eskaintzea, modu horretan, haien partehartzea sustatzeko.
Karmelo Etxegarai Ikastolako klaustrokideek ilusioz hartu dute proiektua eta dagoeneko egin dute egitasmo honen inguruko markoaren formakuntza. Datorren astean izango dute bigarrena, non bertan formatoa azalduko delarik.
Familientzako formakuntza ere izango da; Urriaren 3an, Perdillegi eraikineko mugi gelan arratsaldeko seiretan (aurrerago bidaliko zaizue deialdia) ekimen honen inguruko azalpena entzuteko aukera izango duzue.
Esperientzia bizia bezain polita izango da eta gogotsu ekingo diogu bidea elkarrekin egiteari!
UZTARO HAURRESKOLA
2023 - 24 IKASTURTEARI ONGI-ETORRIA

DEKRETU BERRIA TEORIATIK PRAKTIKARA: OPOSIZIOAK KM 0
Dekretu berria: teoriatik praktikara
Hezkuntzako lege aldaketek sortzen duten noraezaren aurrean, bidea egiten lagundu digun argitalpen baten berri ematera gatozkizue.
Hezkuntzaren alorrean diharduten Andrea Antunez eta Unai Torre egileen eskutik, Lomloe eta EAEko hezkuntza dekretu berria modu erakargarri eta praktikoan ulertzeko aukera ematen duen testua da Dekretu berria, teoriatik praktikara izenekoa.
Irakasle hasiberrientzat zein ibilbide oparoa egina dutenentzat, ezinbesteko eskuliburua.
2022-23 TALDEKO ARGAZKIAK
2022-23 ikasturtearen amaierara iritsi gara. Haurrek, ikasleek merezitako oporrak izango dituzte deskantsatzeko, lagunartean ibiltzeko... izarrei begiratzeko... Plazer bat izan da! Hemen TALDEKO ARGAZKIAK
Ondo pasa oporrak eta Irailaren 7an berriro ikusiko dugu elkar! 2023-24 IKASTURTEKO EGUTEGI OFIZIALA. Muxu asko guztioi!