PLASTIKORIK GABEKO ASTEA - EKINTZAK

Azaroaren 22tik 28ra Hondakinak Murrizteko Europako Astea ospatu da. Europan hondakinen prebentziori buruz kontzientziatzeko kanpainarik handiena da berau. Kanpaina horren barruan aurten,  “Plastikorik gabeko astea” ekimena sortu da. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik parte hartu du beste 52 ikastetxeekin batera. Ekimen honen helburu nagusia, erabilera bakarreko plastiko eta ontzien erabilera ekiditea eta berrerabilpena sustatzea da.

Aste honetan, Lehen Hezkuntzan ekintza desberdinak burutu dira:

  • Ekoordezkariek astebete lehenago edukiontzi horira bota ditugun hondakinak pilatu dituzte, horrela zenbat hondakin sortzen dugun ikusi ahal izan dugu.
  • Azaroaren 22tik 26ra edukiontzi horiak itxita izan ditugu. Ikasleei, hamaiketakoa berrerabiltzen diren ontzietan (tuperrak, kantinplorak…) ekartzea  eta erabilera bakarreko bildukinak etxera eramatea proposatu diegu. Bitartean, gelan hondakinen gaia lantzeko hainbat jarduera burutu dituzte.
  • Aurreko astean bildu den plastiko guztia ikusteko ere aukera izan dute; sarreran egon dira ikusgai.

Haur Hezkuntzan ere adin desberdinetakoek jarduera desberdinak burutu dituzte. Ikasle batzuk ibai ondoan dauden sareak ikustera joan dira, besteak etxetik ekarritako hondakinak sailkatzen aritu dira…

Keinu txikien bidez gaiaren inguruko sentsibilizazioa lortu nahi da. Egunerokotasunean sortzen ditugun hondakinen kopuruaren aurrean hausnarketa egin beharra dago.

Hemen dituzue ikugai aste honetan atera diren hainbat argazki: PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

 

PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain Azaroaren 22tik 26ra plastikorik gabeko astea ospatzen ari gara.

GURASOAK IPUIN KONTALARI

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko "hizkitxo" gela eraberrituan gurasoen partaidetza izan dugu. Ipuinak kontatzera bertaratu dira eta bai irakasle eta bai ikasleentzat plazer bat izan da beraien ahots goxoetatik horrelako momentuak bizitzea. Hurrengoan ere nahi duen oro gonbidatuta dago ipuin-kontalari izatera momentu batez eta gurekin horrelako uneak partekatzera. 

Ondorengo linkean bideo polit bat duzue ikusgai: GURASOAK IPUIN KONTALARI

 

AGENDA 2030

Agenda 21 programa bezala ezagutzen genuena, 2020-2021 ikasturtean, Eskola Agenda 2030ean bihurtu zen. Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da eta mundu mailan pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztien oparotasuna bermatzea dira helburu nagusiak.

Ikasleak, familiak, irakasleak eta ikastolako beste langileak gure ingurunea eraldatzeko eta jasangarriagoa izateko erronkan inplikatzea da beste helburu bat, ingurumen eta gizarte arazoak identifikatuz eta modu aktiboan aurre eginez.

 

Ikasturteko lehenengo urratsak ematen hasi gara, eta geletako ekoordezkariekin elkartu gara, ondoren geletan gaia lantzeko.

 

EURONET 50/50

Ikasturte honetan Euronet 50/50 proiektuarekin jarraituko dugu. Proiektu europar honen helburua energia kontsumo arduratsua sustatzea da.

Energia taldea osatu dugu eta lanean hasi gara, baina, denon inplikazioa ezinbestekoa da eta etxean gaiari heltzera animatzen zaituztegu.

ANIMATU ONDORENGO BIDEOA IKUSTERA! : ENERGIAREN AHOTSA

 

JASANGARRITASUNAREN TRENERA IGOTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!

 

 

 

1. ZIKLOKO IKASLEAK HARROBIAN

Aurreko astean egin zuen udazkeneko eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko zortzi taldeak, Azpeitiko harrobira joan ziren egun pasa. Gure neska-mutikoak jan-edanak motxilan sartu eta arropa erosoa jantzita, aldapan gora eta behera gogor ibili ziren. Sasoi onean daudela argi eta garbi erakutsi digute.

Egun ederra igaro zuten, Azpeiti inguruko bazter ederrak ezagutzen. Taldeko argazkiak ondorengo estekan ikus ditzazezue: https://photos.app.goo.gl/Nhtbyitw3v9PGn3P9

Hurrengoan nortzuk eta nora animatuko ote dira?