Sartu

1. ZIKLOKO IKASLEAK HARROBIAN

Aurreko astean egin zuen udazkeneko eguraldi zoragarria aprobetxatuz, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko zortzi taldeak, Azpeitiko harrobira joan ziren egun pasa. Gure neska-mutikoak jan-edanak motxilan sartu eta arropa erosoa jantzita, aldapan gora eta behera gogor ibili ziren. Sasoi onean daudela argi eta garbi erakutsi digute.

Egun ederra igaro zuten, Azpeiti inguruko bazter ederrak ezagutzen. Taldeko argazkiak ondorengo estekan ikus ditzazezue: https://photos.app.goo.gl/Nhtbyitw3v9PGn3P9

Hurrengoan nortzuk eta nora animatuko ote dira?

 

 

PERDILLEGIKO ERAIKINEAN SUKALDE BERRIA

Uda guztian zehar lanean aritu ostean, sukalde berriaz gozatzeko aukera dugu Lehen Hezkuntzako eraikinean. Sukalde guztia, erabat eraberritu dugu eta jaki ezin goxoagoak eroso eta egoki prestatu ahal izateko, punta puntako tresnaz osaturiko sukaldea dugu eskura.

On egin guztioi!

 

 

HAUR HEZKUNTZAKO ORDEZKARIA MUGIMENDU AUTONOMOKO JUNTADIZOETAN

2021-22 ikasturtea hastearekin batera, Berritzegune nagusiak, Mugimendu Autonomoaren baitan, Erkidego mailako juntadizoak antolatu ditu. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako irakasleria, 2016-17 ikasturteaz geroztik mugimendu autonomoaren baitan dabil buru belarri lanean. Egitasmoan parte hartu duten urte guzti hauetan, berritzegunetik jarraipena egitera etorri dira, formazio desberdinetan parte hartu dute... 

Aurten juntadizo hauetara joateko aukera izango dute haur hezkuntzako bi irakaslek; hilean behin beste eskoletakoekin gai desderdinen inguruan iritzi eta pasadizoak partekatzeko aukera izango dute Nere Indaren gidaritzapean. Han jasoriko informazio guztia beste irakasleekin lantzeko ardura izango dute. 

Joan zen astean, Azpeitiko Soreasun elkartu ziren metodologia honetan hasi berri diren edota hasteko interesa duten eskola desberdinetako hezitzaileak. Nere Indaren gonbidapena onartuaz, gure ikastolatik ordezkari bat joan zen urte guzti hauetako bizipenak kontatzera.

Gure ikastolako ateak zabalik daude nahi duen ororentzat! 

Haur Hezkuntzako metodologian hobetzen goaz, sakontzen! eta esan, iazko ikasturte amaieran gurasoen laguntzarekin eraikineko geletan berrikuntzak izan genituela. Laster izango duzue bideoa ikusgai! 

 

LAGUN ONAK MENDI BAZKUNA - IRAILEKO ERRONKA

Kaixo.

Uda pasa da eta berriro ere Lagun Onak M.B.-ak iazko ikasturtean martxan jarri zuen hileroko erronkei ekin dio. Argazkian dituzue iraileko gazte erronkako gailurrak. Animatu!

 

2021-22 IKASTURTEA

Kaixo

Hemen dituzue 2021-22 ikasturteko egutegia eta irailean zuen seme-alabek beharko duten material zerrenda:

EGUTEGIA

MATERIAL ZERRENDA