MAIATZAK 17 - HOMOFOBIA, TRANSFOBIA ETA BIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Maiatzaren 17an, ostiralean, Homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna zela eta Ikastolako ikasle eta irakasleok bat egin nahi izan genuen aldarrikapenekin.

Aniztasunaren ikusgarritasunean, eskubideetan eta onarpenean aurrerapausoak eman diren arren, LGTBI kolektiboko pertsonen aurkako indarkeria kasu ugariek adierazten digute lanean jarraitu beharra dugula. Lanketa ezberdinak egin ditugu ikasleekin geletan eta bukaera moduan abesti bat abestu dugu ikastolako jolastokian.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIn ez dugula inolako bazterketarik onartzen ozen adierazi nahi dugu.