PALESTINAKO HAURRAK GUREAK ERE BADIRA

Karmelo Etxegarai Ikastolako irakasle klaustroak eta Zutarri guraso elkarteak, bat egin dugu Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta gurasoen elkarterekin batera "Palestinako haurrak gureak ere badira" lelopean abiatu den ekimenarekin.

Azken hilabete hauetan Palestinan gertatzen ari denak hunkituta, hango haurrak eta nerabeak pairatzen ari diren sarraskiak  gelditzeko eskaera egiten dugu, eta genozidio hau geldiarazteko bidean gure alea jarri nahi dugu. PALESTINARI ELKARTASUNA! GENOZIDIOA GELDITU!