FAMILIA ORIENTAZIO ZERBITZUA

0-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei eta 16-18 urteko nerabeei zuzendutako doako zerbitzua da. Janire Basurto psikologoak ematen du arreta.

Familia giroan, seme-alabekin ematen diren zailtasunei aurre egiteko estrategiak eskuratzen laguntzen da zerbitzuaren bidez, hala nola komunikazio faltari, hobetu beharreko harremanei, ulermen faltari eta abar lotutako zailtasunei aurre egin; horrez gain, gurasotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko aholku zerbitzua ere eskaintzen da.

16 urtetik gora, bakarrik etor daitezke nerabeak, eta bizi zikloko krisiei aurre egiteko, emozioak kudeatzeko eta zalantzak argitzeko laguntza ematen da.

Azpeitiako herritarrei zuzendutako zerbitzua da, eta arreta ordutegia honakoa izango da: asteartetan 15:00etatik 19:00etara eta ostegunetan 10:00etatik 14:00etara. Aurrez hitzordua hartzeko, Gazteriako telefonora deitu behar da (943157161) edo email bidez ere egin daiteke familiazerbitzua@azpeitia.eus.

Zerbitzua, Gaztelekuan dago, Emakumeen Txokotik sartuta, lehenengo solairuan.