IBON OREGIren BISITA

Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleek Ibon Oregiren bizipenak gertutik entzun dituzte gaur goizean. Ibon, gaur egun, surf egokituko munduko txapeldunorde dugu. 2020an izaniko istripuaren ondorioz, familia eta lagunez gain, kirolak terapia gisa balio izan dio. Bizitzari, kirolari esker aurre nola egin dion azaldu digu; ezin garela egon zer ezin dugun pentsatzen adierazi digu, aurrera begiratu beharra dagoela argi eta garbi utzi digu. Bere hitzek askorako balio izan digute. Eskerrik asko Ibon gure gonbidapena onartzeagatik eta goiz eder hau gurekin pasatzeagatik! Hurrenarte!