ASIER SERRANOREN BISITA

Gaur, azaroak 28, Asier Serrano abeslari eta idazlearen bisita izan dugu Ikastolan. 2023-24 ikasturteko idazleak ikastetxeetan programari esker etorri da guregana. Idaz eta irakur zaletasuna bultzatu asmoz, solasean aritu da hirugarren zikloko Artibai eta Nerbioi taldeetako ikasleekin. Bere bizipen eta hitzak bakarrik ez, abestiak ere entzuteko aukera paregabea izan dugu. Eskerrik asko Asier gurekin izateagatik!