AZAROAK 20 - HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

“Haur guztiek dute familian hazteko eskubidea” lelopean azaroak 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatu genuen. Lehen Hezkuntzako ikasleak, egun honi ikusgarritasuna eman asmoz etxeko zapatilekin egon ziren Ikastolan.  Momentu honetan Espainian ia 17.000 haur eta nerabe dira Haurren Babeserako Egoitzetan daudenak, horietako asko beraien etxean hartuko dituzten familia bat itxaroten.