Gari Garaialderen '...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei' erakusketa ikusgai Perdillegin

...eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei argazki erakusketa ikusgai izango dugu datozen egunetan Perdillegi eraikineko sarreran.

Gari Garaialde argazki kazetariak Bidasoako mugara iristen diren migratzaileei ateratako argazkiek osatzen dute erakusketa. Bidea ez da erraza; bidaiak jendea jan egiten du; gizon-emakumeak akabatzen ditu. Horiek dira Irunen ditugunak. Telebistan hain urrun ikusten ditugun horiek berak dira Irunera iristen direnak, egunero.

Bidea ez da erraza ez gizonezkoentzako eta ez emakumezkoentzako. Emakumeek ere bidea egiten dute, bakarrik batzuetan, ume txikiekin besteetan…

Bidea bera da zailtasunik handiena; Garik argazki hauen bidez emakume horiek ikusgarri egiteko saio bat egin nahi izan du.