EGIN NIREKIN ERE EUSKARAZ!

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) EGIN NIREKIN ERE EUSKARAZ kanpaina martxan jarri du.

 

Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskaria da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoratu nahi du kanpainak. 

 

Eskolan ea animatzen garen geure kartel propioa sortzera!

Irudiaren gainean klik eginez kanpainaren bideoa ikus dezakezue.