2023 - 24 IKASTURTEARI ONGI-ETORRIA

Iraila iristearekin batera, oporren bukaera iristen ari dela nabaritzen da. Urduritasunak, kezkak, galderak areagotzen dira. Zein izango ote da gure tutorea? Zein nire gelakide berriak? Ondo moldatuko ote naiz?
Irailaren 7an hasiko dugu ikasturte berria, ostegunarekin batera irrifarreak, negarrak, korrika saioak, garrasiak ...ikusiko dira ikastolan zehar.
Zuen zain gaude, ongi etorriak denok beste ikasturte berri batera!
Ostegunerarte