EUSKARALDIA 2022

Iritsi da Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia da! Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n ere euskaraldiarekin bat egin dugu. Azaroaren 18tik abenduaren 2 arte, biak barne, ikastolan ekintza desberdinak burutuko ditugu euskara ardatz dugula. 

Ilusioz ekin diogu, gozatuz jarraituko dugu!  Bi aste hauetan abestiak, dantzak, pertsonai desberdinen lanketa, horma-irudiak... izango ditugu.

Bitartean nahi izanez gero, irudiaren gainean klik eginez herriko ikastetxe desberdinetako ikasleek eginiko dantza ikus dezakezue.