Urriaren 18an, “Sukaldaritza Sortzen” egitasmoaren saioa egin genuen Azpeitian

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko, lehen hezkuntzako bigarren zikloko URKIA taldeko ikasleok, bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan genuen Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren eskutik. 

Eusko Jaurlaritzak eta Hazi Fundazioak sustatutako “Sukaldaritza Sortzen” egitasmoa dela eta, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko URKIA taldeko ikasleok, bertako produktuak ezagutzeko eta horiekin errezeta bat prestatzeko aukera izan genuen. Horretarako, Elikaguneko Xabi Izagirreren, Premietxeberri baserriko Itxaso Agirreren eta Irure Txiki baserriko Joxerra Agirreren laguntza izan genuen. Haiek gidatuta eta azoka eguna zela aprobetxatuta, herriko azokan garaiko produktuak erosi genituen, eta ondoren, sukaldaritza saioa egin genuen, Frontoi Txikian.“Albondigak saltsan” prestatu genituen eta ondoren, tripa bapo beteta, eskolara itzuli ginen.

Ederki pasa genuen goiza!

Hemen duzuen BIDEOTXO bat ikusgai.