1. ZIKLOA - XAGUXATAR IBILBIDEA

Gaur, Urriak 20, Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleak Xaguxatar ibilbidea egin dute egunean zehar. Goizean 9etan abiatu dira poz-pozik eta geldialdi desberdinak eginez, ibilaldi zoragarria izan dute. Tarteka euria ere izan dute lagun baina hori ez da izan oztopo ikasle/irakasleek primerako eguna igarotzeko! Oso ondo kuadrilla!