ESKOLA AGENDA 2030

Eskola Agenda 2030 proiektua dela eta, ikasturte honetan, “Lehorreko ekosistemetako bizitza” BERDEGUNEAK gaia landu dugu.

Ekoetxeko arduradunek proposatuta, Goena eta Xaguxatar parkeak aztertu genituen eta, hausnarketa egin ondoren, herriko beste ikastetxeetako ekoordezkariekin Eskolarteko Foroan proposamenak adostu genituen Udaleko arduradunei helarazteko.

Udal Foroan Leire Goenaga eta Aitor Bereziartuari, Alkate ordezkariei, azaldu genizkien parkeak hobetzeko, berritzeko, egokitzeko… proposamenak. Gaia aztertu eta proposatutakoa kontutan izango zutela adierazi ziguten.

Eskola Agenda 2030 proiektuaren barne, parkeen azterketaz aparte, beste ekintza batzuk ere burutu ditugu:

-Plastikorik gabeko astea

-Xixtoren kontakizunak

-Pisten jolasa

-Birziklatutako eskulanen erakusketa

-Energiaren ibilbidea

-Txikipedia: Sarea loratu

-Uraren ibilbidea. Zaborrak

-Loraldia

-Sagar uzta jasotzea

-Altxorraren bila

-Bertako produktuak azokan erosi

-Gure ingurua ezagutu

-Ekosistemak aztertu

-…

Hemen dituzue ikasturtean zehar, ekintza hauetan, ateratako argazki batzuk.