KIROL EGOKITUA - SENTSIBILIZAZIO JARDUNALDIA

Gipuzkoako Kirol Egokituko Federaziotik etorri ziren atzo, martxoak 31. Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleekin kirol egokituaren inguruko sentsibilizazio jardunaldi bat izan zuten. Saioaren helburuak, ikasleek gizartean elkarrekin bizikidetzan dauden urritasun mota ezberdinak ezagutzea, bizitzea eta ulertzen saiatzea izan ziren besteak beste. Goiz ederra igaro zuten, jolas/ariketa desberdinak burutu zituztelarik.

Bideoa edota argazkiak ikusi nahi izanez gero egin klik!