GURASO ESKOLAK

Asteazkenean ekin genion Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n Udalak eta ikastetxeen artean antolaturiko Guraso Eskolen zikloari. Lehen saioan Luis Legorburu izan genuen hizlari Eskuhartze Goiztiarraren inguruan; oso hitzaldi interegarria izan zen, hala adierazi dute bertaratu ziren familiek.

Hurrengo astean Hazkunde elkarteko kide den Itxasoren eskutik "NOLA EZ GALDU MUNDU BIRTUALEAN?"  hitzaldia izango dugu. 

Animatu parte hartzera! Perdillegi eraikineko Psikomotrizitate gelan izango da 18:00etan hasita, euskaraz.