ESKOLA KIROLA
- ARDURADUNA: Xebas Bereziartua
Eskola Kirola 3. mailatik 6. maila arte eskaintzen da. Bestalde, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIn 2. Mailako neska-mutilei multikiroleko eskaintza egiten zaie.
Xedeak
- Ikas kirolean ez da arraza ez sexu diskriminaziorik egingo.
- Bere gorputzaren ezagutza eta trebatzea landuko dira.
- Ikaslearen sentimenduak, pentsaera eta izaera errespetatuko da.
Helburuak
- Kirol ezberdinak ezagutzeko aukera ematea eta beraien praktikan trebatzen hastea.
- Kirola eginez ongi pasatu (irabaziz, galduz…) eta harremanak egiteko erraztasuna ematea.
- Kirola eginez pertsona bezala hezi eta garatzea: ardura, errespetua, lagunarekiko begirunea… bultzatuz.