"IZAR" LIBURUTEGIA
- ARDURADUNA: Onintza Zeberio
Urte askotan zehar, irakurzaletasuna bultzatu nahian:
- Gure ikasleek Ikastolako liburutegia erabiltzen zuten.
- Irakaslearekin Udal liburutegira bisitak egiten zituzten.
- Gela guztietan liburutegi txiki bat zegoen eta ikasleek liburuak mailegu erara eramaten zituzten etxera.
- Liburuak altxor bat direla kontutan hartuta, ikasle bakoitzak bere ipuin bat ekartzen zuen gelako liburutegirako.
- ...
07-08 ikasturtean LIBURUTEGIKO PROIEKTU ESKAERA egin genuen (ACEX/EKE actividades extraescolares/eskolaz kanpoko ekintzak). Hezkuntza aldetik proiektua onartu eta arduraduna izendatu ondoren, Liburutegi berria prestatzeko lanetan hasi ginen.
08-09 ikasturtean hiru lan nagusi izan genituen: expurgoa, txukunketa eta antolaketa. Ondoren, liburuak katalogatu, tejuelatu, forratu eta kokatu. Eta maskota aukeratu (ikasleek, beraiek egindako marrazkien artean bozketa egin zuten).
09-10 ikasturtean aurrera jarraitu genuen, taka-taka. Behin-behineko arautegi bat prestatu, ikasleei liburutegia aurkeztu, hezkuntza komunitateari informazioa hel arazi...
Eta azkenean, 2010eko urrian, IZAR LIBURUTEGI BERRIA ireki genuen.