HH4 URTEKOAK KAMISETAK MARGOTZEN

2020-21 ikasturteko azken eguna Haur Hezkuntzako ikasleek festa giroan amaituko dute. Astean zehar ere ekintza desberdinak burutuko dituzte eta  horretarako prestaketetan dabiltza gure ikasleak.

Lau urtekoek azken egunerako eta gero etxera eramateko oroigarri gisa kamiseta txuriak margotu dituzte; koloretsuak geratu dira. Ikusi nahi al dituzue gure txikitxoak lanketa hau egiten atera ditugun argazkiak? ARGAZKIAK