AITA MARI ITSASONTZIKO BOLONDRESA GUREAN

Aste honetan, lehenengo zikloko ikasleek bisita izan dugu. Aita Mari itsasontzian bi astean zehar bolondres ibili den Javier Telleria gurean izan da. Aita Mari itsasontzia Gobernuz Kanpoko Erakunde baten izenean migratzaileen itsasoko erreskatean dabilen itsasontzia da, Mediterraneoko uretan erreskate lanak egiten  dituzte; bertan ibili da Javier.

Bi asteko esperientzia kontatzera etorri da gurera eta asko ikasi dugu bere bizipenekin. Interesgarria benetan! Horrela, hirugarren ziklora ere etorri ahal daitekeen galdetu diogu eta baiezko borobila jaso dugu. Berauei han grabaturiko irudiekin azalpen zabalagoak emango dizkie.

Eskerrik asko Javier gurekin izateagatik! pozgarria da benetan gure artean horrelako kideak izatea eta gurera bizipenak partekatzera etortzeko aukera izatea.

Mila-mila esker!