L.H. 3.ZIKLOKOEN MAKETA ERAKUSKETA

Sapiens gelan, Natur Zientziak arloan, “Teknologia, objektuak eta makinak” eduki multzoa lantzerakoan, maketa desberdinak egin ditugu: Newtonen Pendulua eta Zubiak.

Ikasle batzuk,  ideiak hartzeko, ordenagailuan informazio – bilketa egin zuten; beste batzuk aldiz, beraien sormena erabili zuten zubi orijinalak egiteko.  

Ikastolan emandako materialarekin (kartoia, makilak…)eta beraiek ekarritakoa (harriak, hostoak…) erabiliz, sekulako maketak egin dira. Ikasleek gustura jardun dute lan honetan eta irudimen bikaina azaldu dute.

A zer nolako ingeniaritzako artistak!!!

Lana amaitzeko, ikastolaren sarreran erakusketa antolatu da, eta horren lekuko argazki hauek!!!! Egin klik MAKETA ERAKUSKETA