INAUTERIAK 20-21
Hau da Lolita, Sarralle Buruhandi… makina bat kantu ditugu Azpeitian inauteriekin lotuta entzungai. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n ere gaur, Otsailak 12, goizean goizetik musikaz girotuta ekin diogu festari.
Era askotako mozorroak ikusi ditugu; Haur Hezkuntzan proiektuarekin loturiko taldekako mozorroak eta Lehen Hezkuntzan berriz bakoitzaren nahien eta gustokoen araberakoak.
Ikusi-ikusi egunean zehar atera ditugun argazkiak: HH eta LH
Ezin ahaztu, Zutarri Guraso Elkarteak goizean bi eta hiru urtekoentzat prestaturiko hamaiketakoa eta arratsaldean gainerakoentzat prestaturiko askari goxoa; ikasle eta irakasleek berau dastatzeko aukera paregabea izan dugu.
Ea hurrengo urtean osasun egoerak usten duen eta gurasoekin batera festan murgiltzeko aukera izaten dugun!!
Ondo pasa Inauteri festak!!!