2022/23 IKASTURTEA
2022/23 ikasturteko egutegia eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ekarri beharreko materiala hemen dituzue ikusgai.
Ondo-ondo pasa oporrak eta Irailaren 8an ikusiko gara berriro!
2021/22 TALDEKO ARGAZKIAK
2021/22 ikasturteko taldeko argazkiak dituzue hemen:
Ondo ondo pasa oporrak eta irailean ikusiko gara berriro ere!
2021/22 IKASTURTEKO AZKEN FESTA
Ekainaren 17an, ostiral arratsaldez, ikasturte honetako azken festa ospatu genuen Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-n. Eguraldi beroa izanagatik ere, ikasle eta familia ugari bertaratau zen Perdillegi eta Urola eraikinetako jolastokietara. Bertan jolas eta tailer desberdinak izateaz gain, judo, ipuin kontaketa eta zumbaz ere gozatzeko aukera izan zuten.
Ostiral arratsaldean ateratako argazkiak eta bideoa ikusiz goza ezazue!
UR FESTA IKASTOLAN
Egun hauetan eguraldi beroa dugu eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ur festa egin dute. A ze gozatua hartu zutena!
Hemen dituzue argazkiak ikusgai: HH eta LH
ESKOLA AGENDA 2030
Eskola Agenda 2030 proiektua dela eta, ikasturte honetan, “Lehorreko ekosistemetako bizitza” BERDEGUNEAK gaia landu dugu.
Ekoetxeko arduradunek proposatuta, Goena eta Xaguxatar parkeak aztertu genituen eta, hausnarketa egin ondoren, herriko beste ikastetxeetako ekoordezkariekin Eskolarteko Foroan proposamenak adostu genituen Udaleko arduradunei helarazteko.
Udal Foroan Leire Goenaga eta Aitor Bereziartuari, Alkate ordezkariei, azaldu genizkien parkeak hobetzeko, berritzeko, egokitzeko… proposamenak. Gaia aztertu eta proposatutakoa kontutan izango zutela adierazi ziguten.
Eskola Agenda 2030 proiektuaren barne, parkeen azterketaz aparte, beste ekintza batzuk ere burutu ditugu:
-Plastikorik gabeko astea
-Xixtoren kontakizunak
-Pisten jolasa
-Birziklatutako eskulanen erakusketa
-Energiaren ibilbidea
-Txikipedia: Sarea loratu
-Uraren ibilbidea. Zaborrak
-Loraldia
-Sagar uzta jasotzea
-Altxorraren bila
-Bertako produktuak azokan erosi
-Gure ingurua ezagutu
-Ekosistemak aztertu
-…
Hemen dituzue ikasturtean zehar, ekintza hauetan, ateratako argazki batzuk.