GIVE ME FIVE proiektua

Egun hauetan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHI-ko hirugarren zikloko ikasleak GIVE ME FIVE proiektuaren barruan, Iraurgiko saskibaloi jolakalariekin aritu dira solasean eta jolasean. Baina zer da Give me five? 

Give me five! Proiektua Iraurgi Saskibaloi elkartearekin hitzartua dugu. Bertako jokalariak, zenbait egunez gurean izaten dira eta horrela ikasleek zenbait motatako komunikazio egoerei aurre egiteko estrategiak garatu ahal izaten dituzte eta norberarena ez den bestelako errealitate eta kulturak ulertzeko aukera ere izaten dute, beti ere errespetua oinarri dutelarik.

Ondorengo estekan beraiekin ateratako zenbait argazki dituzue: ARGAZKIAK

 

 

 

UROLAKOEKIN ELKARLANEAN

Urola Ikastolak eta Karmelo Etxegaraik elkarlanean jarraitzen dugu. Ez da lehen aldia proiektu komunitarioak arloaren baitan, ikasleak guregana etortzen direla. Haur Hezkuntzan beraiekin jolasteko,antzezteko aukera izan dute; Lehen Hezkuntzan ere eskola orduetan jolas desberdinak burutzeko parada izan da. Oraingo honetan, jantokian geratzen diren ikasleekin jolas desberdinak burutzera etorri dira. Jarrai dezagun horrela! Pozgarria benetan!

 

 

 

IKASTOLAN INAUTERIAK 2024

Ospatu ditugu inauteriak Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain. Urpekariak, margolariak, buruhandiak, rockeroak, turistak, piratak... denetarik izan dugu gaur arratsaldean. Hemen dituzue ikusgai HAUR HEZKUNTZA eta LEHEN HEZKUNTZAko argazkiak. Ondo - ondo pasa inauteriak eta asteazkenean ikusiko dugu elkar!

 

 

 

INAUTERIETARAKO PRESTATZEN

Hementxen dala! Sagardotokian, Lolita... Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko bi eraikinetan hasiak gara inauterietarako prestaketetan. Mozorroei azken ikutuak ematen, dantza eta abestiak entsaiatzen... denetarik. Datorren ostiral arratsaldean, a ze festa izango dena gurean! Zutarri guraso elkarteak prestaturiko txokolate beroa ere dastatzeko aukera izango dugu! 15:30etatik aurrera Haur Hezkuntzakoak eta 16:00etatik aurrera Lehen Hezkuntzakoak gozamen ederra izango dute. Eguraldiak laguntzen badu, familiek ere festan gurekin parte har dezakezue!

 

 

 

KALEKO DANBORRADAKO ARGAZKIAK

2024.urteko Kaleko Danborradan parte hartu zuten ikasleen hainbat argazki kusgai dituzue ondorengo estekan: ARGAZKIAK. Bertan taldeko argazkiak eta ikastolan nola jantzi ziren ikus ditzakezue.