IPUINETAN EZ BEZALA!

Popatik musika bandak "IPUINETAN EZ BEZALA" abestia sortu du Naizen (Adingabe Transexualen Familien Elkartea) elkartearen urtemuga dela eta. Naiz irratiak, abestia oinarri harturik, challenge baterako deialdia egin zuen. Egin beharrekoa zera zen: abestiari estrofa gehitu edota abestia birmoldatu.

Urko Egaña bertsolari azpeitiarrak, erronka onartzea erabaki eta bertso sorta eder bat egin zuen. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai HLHIko ikasle eta irakasleak Urkok eginiko bertsoei, irudiak eta ahotsa jartzera animatu ginen; horrela elkarlanean erronkan parte hartzera animatuz.

Aipamen berezia jaso dugu; alde batetik bertso sortagatik eta bestetik eginiko lanagatik.

Bideoa ikusi nahi? egin klik HEMEN